Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Nortasun Agiri Nazionala (NAN) - Berritzea

Zer da?

NANa eguneratzea arrazoi hauengatik: iraungi egin delako, filiazio- edo bizileku-datuak aldatu direlako, edo lapurtu, galdu edo hondatu egin delako.

Zenbatekoa

Galdetu unitate izapidegileari.

Eskatzeko baldintzak

NANa indarraldiaren azken 180 egunetan berritu beharko da. Lapurtu, galdu edo hondatuz gero, edo txip elektronikoak gaizki funtzionatzen badu, ahalik eta lasterren berritu beharko da. Iraungitzeko 90 egun baino gutxiago geratzen badira, agiri berri bat emanen da indarraldi osoarekin. 90 egun baino gehiago geratzen badira, aurreko indarraldia duen agiri berri bat emanen da.

Eskakizunak

Interesdunak berak joan behar du bulegora.
Nortasun Agiri Nazionala (NAN) lehen aldiz eman izana.
Atzerrian bizi bada, helbidea aldatzen badu eta helbide berria ere atzerrian badago, egoiliar gisa inskribatuta dagoen Espainiako kontsuletxeak emandako bizilekua egiaztatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizi den herrialdea, herria, kalea eta zenbakia zehaztuta (NAN 3.0 berritzeko data baino gehienez hiru hilabete lehenago emana). Ez da beharrezkoa izanen ziurtagiri hori aurkeztea helbidea aldatu gabe berritzeko. Espainian berritu beharko du kasu guztietan.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskatzaileak 14 urte baino gutxiago dituenean, guraso-ahala (normalean, amak edo aitak) edo tutoretza duen pertsonaren aurrean emanen zaio NANa, eta legezko izaera hori agiri bidez egiaztatu beharko da; bestela, azken horiek ahalordetutako pertsonaren aurrean emanen zaio (ahalordetzea izapide hori egin behar duen pertsona zalantzarik gabe baimentzen duen agiri baten bidez eginen da).

Eskatzaileak 14 urte beteak baditu, ez da beharrezkoa izanen norbaitekin joatea.

IRAUNGI DELAKO BERRITZEN BADA:
Iraungitako NANa.
Berriki egindako 1 argazki, nortasun-agirirako modukoa, koloretan, aurrez aurre eta aurpegia ondo ikusten dela egina, burua estali gabe eta hondo zuria duela.

NAN-A GALDU DELAKO EDO LAPURTUA IZAN DELAKO BERRITZEA:
Lapurretaren salaketa.
Berriki ateratako koloretako 1 argazki hondo zuriarekin, nortasun-agirirako modukoa, aurpegia ondo ikusten dela eta burua estali gabe.

NAN-A HONDATU DELAKO BERRITZEA:
NAN hondatua.
Berriki ateratako koloretako 1 argazki hondo zuriarekin, nortasun-agirirako modukoa, aurpegia ondo ikusten dela eta burua estali gabe.

NAN-A FILIAZIO-DATUAK ALDATZEAGATIK BERRITZEA:
NANa.
Berriki ateratako koloretako 1 argazki hondo zuriarekin, nortasun-agirirako modukoa, aurpegia ondo ikusten dela eta burua estali gabe.
Hitzez hitzeko jatorrizko jaiotza-agiria, datu zuzenak edo Erregistro Zibilean aldatuak jasotzen dituena.

NAN-A HELBIDEA ALDATZEAGATIK BERRITZEA:
NANa.
Berriki ateratako koloretako 1 argazki hondo zuriarekin, nortasun-agirirako modukoa, aurpegia ondo ikusten dela eta burua estali gabe.
Bizileku-erroldaren ziurtagiria edo agiria (edo kontsuletxearen ziurtagiria, helbidearekin, egoitza atzerrian badu). Emandako ziurtagiriak gehienez 3 hilabeteko balioa izanen du. Erroldatzea ez bada oso berria izan, ez da ziurtagiririk eta agiririk beharko, NANa egiteko bulegoak egungo helbidea telematikoki egiazta baitezake.

Argibide gehiago

Espainiar guztiek NANa eskuratzeko eskubidea izanen dute. Nahitaezkoa da Espainian bizi diren 14 urtetik gorakoentzat, baita atzerrian bizi diren adin berekoentzat ere, Espainiara sei hilabetetik gorako egonaldia egitera joaten badira.
14 urtetik beherakoek borondatez eskura dezakete NANa.
Espainiako edozein probintziatan lor daiteke; ez da beharrezkoa tramitatzen den hirian erroldatua egotea.
NANean jasotzen diren datuak Erregistro Zibileko hitzez hitzeko ziurtagiriaren araberakoak izanen dira. Daturen bat aldatu nahi duen orok dagokion izapidea egin behar du Erregistro Zibilean. Era berean, izen-abizenen grafia euskarara edo Estatuko beste hizkuntza ofizial batera itzuli edo egokitu nahi bada, Erregistro Zibilera jo beharko da.
NANaren jabeak minusbaliotasun larri bat badu eta 30 urte baino gehiago baditu, baliozkotasun iraunkorreko NAN bat eman ahal izanen zaio. Bulegoak erabakiko du hori minusbaliotasun-portzentajearen arabera, medikuaren ziurtagiria eta kasu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Araudia

TRAMITAZIORAKO AURREIKUSITAKO EPEA: unean bertan.

INDARRALDIA: 2 urte 5 urtetik beherakoentzat, 5 urte 30 urtetik beherakoentzat, 10 urte 70 urtetik beherakoentzat, eta 10 urte baino gehiago pertsonak 70 urte beteak dituenean, data bat adierazita.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Espainiako Nortasun Agiria (NAN) eta Pasaporteak Bideratzeko Bulegoa

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.