Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Nortasun Agiri Nazionala (NAN) - Lehenbiziko aldiz ematea

Zer da?

Nortasun Agiri Nazionala (NAN) lehenbiziko aldiz eskuratzea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Interesdunak berak joan behar du bulegora.

Zenbatekoa

Galdetu unitate izapidegileari.

Eskakizunak

Espainiako nazionalitatea izatea.
Dagokion Erregistro Zibilean izena emanda izatea.
Behar bezala erroldatuta egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak

JOAN BULEGORA ETA AURKEZTU AGIRI HAUEK:
Dagokion Erregistro Zibilak emandako hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Ondorio horietarako, Nortasun Agiri Nazionala egiteko eskaera aurkezten den data baino gehienez sei hilabete lehenago emandako ziurtagiriak baino ez dira onartuko, eta berariaz adierazi beharko dute agiri hori eskuratzeko soilik ematen direla.
Eskatzailearen aurpegiaren berriki egindako koloretako argazki bat, 32x26 milimetrokoa, hondo zuri uniforme eta lisoarekin, aurrez aurre egina, burua erabat estali gabe eta pertsona identifikatzea eragotzi edo zaildu dezaketen kristal iluneko betaurrekorik edo beste edozein jantzirik gabe. (Argazkiak argi erakutsi behar du aurpegiaren obaloa, bekainak, begiak, sudurra, ahoa eta kokotsa barne, eta bereizmen handikoa izan behar du, kalitate oneko argazki-paperean).
Eskatzaileak helbidea duen udaleko erroldatze-ziurtagiria edo -agiria, NAN 3.0 eskatzeko data baino gehienez hiru hilabete lehenago emana.
Atzerrian bizi diren espainiarrek bizilekua egiaztatuko dute egoiliar gisa izena emanda duten ordezkaritza diplomatikoaren edo kontsularraren ziurtagiriaren bidez (NAN 3.0 eskatzeko data baino gehienez hiru hilabete lehenago emana).
NAN 3.0aren titularra adingabea edo judizialki osatutako gaitasuna duen pertsona bada, guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren aurrean eginen da, edo azken horiek ahalordetutako pertsonaren aurrean. Ahalordetze-eredua deskarga daiteke; garrantzitsua da harekin batera deskargatzen den informazio-oharra irakurtzea.
Nazionalitatea eskuratu ondoren lehen inskripzioa egiten den kasuetan, herritarrak Atzerritarren Nortasun Txartela (ANT) edo Batasuneko Herritarraren Erregistro Ziurtagiria badu, eta bertan atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) ageri bada, nahitaez aurkeztu beharko du NANa izapidetzean.

ATZERRIAN BIZI DIREN ESPAINIAR HERRITARRAK:
Atzerriko helbidearekin emandako agirien titularrek, bizilekua Espainiara aldatu bezain laster, agiria berritu beharko dute helbidea eguneratzeko, baita agiriak indarraldi iraunkorra duenean ere.

Argibide gehiago

Espainiar guztiek NANa eskuratzeko eskubidea izanen dute. Nahitaezkoa da Espainian bizi diren 14 urtetik gorakoentzat, baita atzerrian bizi diren adin berekoentzat ere, Espainiara sei hilabetetik gorako egonaldia egitera joaten badira.
14 urtetik beherakoek borondatez eskura dezakete NANa.
Espainiako edozein probintziatan lor daiteke; ez da beharrezkoa tramitatzen den hirian erroldatua egotea.
NANean jasotzen diren datuak Erregistro Zibileko hitzez hitzeko ziurtagiriaren araberakoak izanen dira. Daturen bat aldatu nahi duen orok dagokion izapidea egin behar du Erregistro Zibilean. Era berean, izen-abizenen grafia euskarara edo Estatuko beste hizkuntza ofizial batera itzuli edo egokitu nahi bada, Erregistro Zibilera jo beharko da.
NANaren jabeak minusbaliotasun larri bat badu eta 30 urte baino gehiago baditu, baliozkotasun iraunkorreko NAN bat eman ahal izanen zaio. Bulegoak erabakiko du hori minusbaliotasun-portzentajearen arabera, medikuaren ziurtagiria eta kasu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Araudia

TRAMITAZIORAKO AURREIKUSITAKO EPEA: unean bertan.
INDARRALDIA:
Bi urte, eskatzaileak bost urte bete ez dituenean.
Bost urte, titularrak bost urte beteak baditu eta hogeita hamar urte bete ez baditu agiria ematean edo berritzean.
Hamar urte, titularrak hogeita hamar urte beteak baditu eta hirurogeita hamar bete ez baditu.
Iraunkorra, titularrak hirurogeita hamar urte beteak baditu, edo hogeita hamar urtetik gorako pertsona bada eta baliaezintasun handia duela egiaztatzen badu.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Espainiako Nortasun Agiria (NAN) eta Pasaporteak Bideratzeko Bulegoa

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.