Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Enplegu Agentzia (Nafar Lansare) - Enplegua Eskatzeko Txartela - Enplegua Hobetzeko Txartela

Zer da?

Enplegua eskatzeko txartela langabetuentzat da.
Enplegua hobetzeko txartela lana hobetu nahi duten langileentzat da.

Nork egiten ahal du izapidea?

Langabezian dauden edo enplegua hobetu nahi duten pertsonak.

Eskatzeko baldintzak

ALTA:
Enplegu-txartela (eskaera/hobekuntza) enplegu-bulegoan eska daiteke (erroldako helbidea); ezinbestekoa da aurrez hitzordua eskatzea.

BERRITZEA:
848-424500 telefono-zenbakian, 24 orduz, erantzungailuaren bidez.
https://www.empleo.navarra.es webgunean.
Mugikorrerako app-an.
Enplegu-bulegoan; ezinbestekoa da aurrez hitzordua eskatzea.

Adierazitako egunetan berritu behar da enplegu-eskaera edo -hobekuntza (2 egun; epe hori igarota, txartela baliogabetu egiten da).
Langabezia-prestazioa jasotzen ari bazara: nahitaezkoa da berritzea (bestela, prestazioa jasotzeari uzten zaio).
Nafar Lansareren Bulegoari jakinarazi zure datu pertsonaletan eta profesionaletan aldaketak badaude (helbidea eta/edo telefonoa aldatzea, titulu berriak, ikastaroak, etab.).

Eskakizunak

16 urte beteak izatea.
Nafarroan erroldatuta egotea.
Lan egiteko ezintasunik ez izatea (izanez gero, ikastaroak egiteko aktibatu daiteke).

Aurkeztu beharreko agiriak

ALTA EMATEKO (ESKAERA EDO HOBEKUNTZA):
NANa edo bizileku-txartela, espainiarra edo Europar Batasuneko (edo EEEko) estatu kide batekoa bazara.
Erroldatze-ziurtagiria (NANaren helbidea Nafarroakoa ez denean).
Titulazio profesionalaren edo akademikoaren egiaztagiria, halakorik baldin baduzu.
Desgaitasunaren ziurtagiria, hala badagokio.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.