Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Gidatzeko baimena - Gidatzeko baimen eta lizentziak berritu edo luzatzea

Zer da?

INDARRALDIA:
C1, C1 + E, C, C + E, D1, D1 + E, D eta D + E motak:
5 urte: titularrak 65 urte bete arte.
3 urte: 65 urtetik aurrera.

B motak (turismoak):
10 urte: titularrak 65 urte bete arte.
5 urte: 65 urtetik aurrera.

Hala ere, gidatzeko baimen eta lizentzien ohiko indarraldia murriztu ahal izanen da, baldin eta egiaztatzen bada titularrak okerrera egin dezakeen gaixotasunen bat edo urritasunen bat duela.

Indarraldia amaitua duen gidabaimenak edo lizentziak ez dio titularrari gidatzeko baimenik ematen.

Zenbatekoa

Kontsultatu erantsitako Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren webgunea.

Eskatzeko baldintzak

Indarraldia amaitu baino 3 hilabete lehenago aurkeztu beharko da luzapen-eskaera. Behin iraungita, edozein unetan eskatu ahal izango da berritzea, betiere dagozkion gaitasun psikofisikoak betetzen badira eta hemen adierazitako dokumentazioa aurkezten bada.

Eskakizunak

Indarraldia luzatzeko moduko gidatzeko baimen edo lizentzia baliagarri baten titularra izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

TRAFIKO BURUZAGITZAN EDO ARAKETA-ZENTROETAN BERRITZEA:

Kontsultatu erantsitako Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren webgunea.

Argibide gehiago

Ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubidea ebazpen judizial bidez kentzeak, gidabaimena edo lizentzia kentzeak, kautela-neurri batek edo baimena edo lizentzia eteteak -bide judizialean nahiz administratiboan erabakiak izan- indarraldia luzatzea eragozten dute, horiek bete arte; era berean, esleitutako puntu guztiak kentzeagatik indarraldia galtzeak ere eragozten du.


2026/02/10EAN DGT-REN WEBGUNEAN ESKURATUTAKO INFORMAZIOA.

Interneteko helbidea

Organo kudeatzailea

Probintziako Trafiko Buruzagitza

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.