Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT)

Zer da?

Zirkulazio seguruago bat lortzea, indarreko legediak zirkulazioan dauden ibilgailuentzat ezartzen dituen gutxieneko baldintzak aldian behin eta nahitaez egiaztatzearen eta ziurtatzearen bidez.

Zenbatekoa

Aldatu egiten da ibilgailu-motaren arabera.

Eskakizunak

HAUEK NAHITAEZ PASATU BEHAR DUTE IAT-A:
4 urte baino gehiago dituzten turismo partikularrak.
3,5 tonatik beherako merkantziak garraiatzeko ibilgailuak, 2 urte baino gehiago dituztenak.
4 urte baino gehiago dituzten motozikletak.
3 urte baino gehiago dituzten ziklomotorrak.
3,5 tona baino gehiagoko merkantziak garraiatzeko ibilgailu guztiak, urtero.
Ibilgailu industrialak eta ibilgailu inportatuak, matrikulatu aurretik.
Pertsonak garraiatzeko ibilgailuak, eskola-garraiokoak barne, urtero.
8 urte baino gehiago dituzten nekazaritzako ibilgailuak.
2 urte baino gehiago dituzten autoeskolako ibilgailuak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
Azterketa teknikoaren txartela.
Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
Indarreko aseguruaren ordainagiria.

Argibide gehiago

EGIN BEHARREKO BESTE KASU BATZUK:
Eraberritze esanguratsu bat egiten denean (arau bidez definituta daude).
Kopia bat eskatzen denean, IAT txartela galdu delako.
Istripu baten edo bestelako arrazoi baten ondorioz ibilgailuaren segurtasun-elementuren bati (direkzioa, esekidura, transmisioa, balaztaketa) eragin diezaiokeen kalte esanguratsu bat izan denean.
Ibilgailuen titularrek BEREN BORONDATEZ eska dezakete azterketa bat; eta aldizkako nahitaezko azterketen parekotzat joko da, betiere beharrezko egiaztatze guztiak egiten badira.
Matrikula-zenbakiaren araberako azterketen egutegi bat dago, zeina Trafikoko Zuzendaritza Nagusian kontsultatu baitaiteke.

Araudia

2822/98 Errege Dekretua. Ekainaren 9ko 711/2006 Errege Dekretuak eguneratua.
2344/85 Errege Dekretua. 1994/10/14ko 2042 Errege Dekretuak eguneratua.
Direktiba: 91/328/EEE.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.