Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

14 eta 18 urte bitarteko adingabeendako armak erabiltzeko baimena (AEM mota)

Zer da?

Baimen horiekin, armak erabil daitezke (ez eduki) ehizarako edo kirol-lehiaketetako , baldin eta araudietan junior kategoria aintzatesten bada, betiere D, E edo F arma-lizentzia duten adin nagusiko pertsonek lagunduta eta haien zaintzapean.

Nork egiten ahal du izapidea?

16 eta 18 urte bitartekoak:
Espainian egoitza duten 16 urtetik gorako eta 18 urte baino gutxiagoko espainiarrek eta atzerritarrek, adin txikikoendako armak erabiltzeko baimen berezia (AEM) baldin badute legez, 2.2 eta 3. kategoriako suzko armak erabili ahal izango dituzte, eta ehizarako edo kirol-lehiaketetarako (junior kategoria) bakarrik. 1.
Adingabe horiek ezin dituzte armak eduki ezta eraman ere herri barruan.
Armak erabili ahal izateko, D, E edo F arma-lizentzia indarrean duen adin nagusiko pertsona batek joan behar du adingabearekin; aldez aurretik idatzizko konpromisoa hartu beharko du adingabeari ehizan edo kirol-jardueran laguntzeko eta hura zaintzeko - 14 urtetik goitikoak eta 18 urtetik beherakoak:
Espainian egoitza duten 14 urtetik gorako eta 18 urte baino gutxiagoko espainiarrek eta atzerritarrek, adin txikikoendako armak erabiltzeko baimen berezia (AEM) baldin badute legez, 3.2 eta 3. kategoriako suzko armak erabili ahal izango dituzte, ehizarako edo kirol-lehiaketetarako bakarrik. . 3.
Armak erabili ahal izateko, D, E edo F arma-lizentzia indarrean duen adin nagusiko pertsona batek joan behar du adingabearekin; aldez aurretik idatzizko konpromisoa hartu beharko du adingabeari ehizan edo kirol-jardueran laguntzeko eta hura zaintzeko.

Nola egiten da izapidea?

Eskatzeko baldintzak

ESKAERA:
Guardia Zibilaren egoitzara joanda.
Izapidetze elektronikoa (sinadura digitalarekin) Guardia Zibilaren webgunean.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orria.
Aurrekari penalen ziurtagiria, 16 urtetik gorakoak badira.
Adingabe eskatzailearen guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren aurrekari penalen ziurtagiria.
Adierazitako motetako armak erabiltzeko baimena, guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonarena, adingabearen jardunaren erantzukizuna bere gain hartzen duela jasota, notarioaren, gobernu-agintaritzaren, alkatetzaren, Polizia Nazionalaren Kidegoko polizia-etxearen, Guardia Zibilaren komandantziaren, Armen Ikuskaritzaren edo Guardia Zibilaren postuaren aurrean.
Adingabearen gaitasun psikofisikoen txostena.
Gaikuntza-probetan parte hartzeko ezarritako tasak ordaindu izanaren frogagiria.

Ez da beharrezkoa izanen guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonak armak erabiltzeko baimena aurkeztea, pertsona horrek indarreko edozein arma-lizentzia badu.

Argibide gehiago

INDARRALDIA: adin-nagusitasunera arte, berritu beharrik gabe.
Baimenen indarraldia adingabeak baimena emateko eskatutako betekizunak betetzen jarraitzearen mende egonen da. Baimenak emateko organo eskudunek edozein unetan egiaztatu ahal izanen dute betekizunak betetzen jarraitzen dela, eta, bestela, baimenak errebokatuko dituzte.

2026/04/27AN GUARDIA ZIBILAREN WEBGUNEAN EGUNERATUTAKO INFORMAZIOA.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Guardia Zibila (9 Zona)

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.