Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Espainian egoitza duten, adinez nagusi diren eta armen ezagutzari, zaintzari eta kontserbazioari buruzko eta haiek maneiatu eta erabiltzeko trebetasunari buruzko gaitasun-probak gainditu dituzten espainiarrak eta atzerritarrak.
E motako arma-lizentziak 3. eta 7.2 eta 7.3 armak barne hartzen ditu.
ESKAERA:
Guardia Zibilaren egoitzara joanda.
Izapidetze elektronikoa (sinadura digitalarekin) Guardia Zibilaren webgunean.
Eskaera-inprimakia.
NANaren fotokopia edo hura kontsultatzeko baimena.
Gaitasun psikofisikoen ziurtagiria.
Genero-indarkeriari buruzko aurrekarien ziurtagiria edo hura kontsultatzeko baimena.
Aurrekari penalen ziurtagiria edo hura kontsultatzeko baimena.
Ehiza-kirolean aritzen dela egiaztatzea edo ehiza-lizentziaren fotokopia.
Lizentzia emateko dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria, 790 eredua.
E motako lizentzia lehen aldiz eskatuz gero, honako hau ere aurkeztu beharko da: arma-lizentzia lortzeko gaikuntza-probak
gainditu izanaren ziurtagiria.
Ehiza xeherako baimendutako armak.
INDARRALDIA:
5 urte.
3 urte (67 urtetik gorakoak).
Lizentzia honen babespean dauden armen kopurua ezin da guztira 12 arma baino handiagoa izan.
2026/04/21EAN GUARDIA ZIBILAREN WEBGUNEAN EGUNERATUTAKO INFORMAZIOA.
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.