Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Armen jabetzaren gida

Zer da?

1., 2., 3., 6. eta 7. kategorietako 1, 2, 3 eta 4 azpikategorietako eta 8. kategoriako armak legez edukitzeko, arma dagokion jabetza-gidaren bidez dokumentatu behar da. Jabetza-gida beti armarekin batera eraman behar da erabiltzen, gordetzen eta garraiatzen denean.
Guardia Zibilak diseinatutako eredu batean eginen da (FB-5 eredua), eta dokumentuan hauek jasoko dira:
Nortasun-agiri nazionalaren edo dokumentu baliokide baten zenbakia.
Armaren jabearen datu pertsonalak.
Dagokion lizentziaren datuak.
Armaren aipamen osoa.

Nork egiten ahal du izapidea?

Armen titularrak.

Nola egiten da izapidea?

Eskatzeko baldintzak

A baimena duten profesionalei (FAS, FCS, SVA eta PL), Armen Araudiaren 115. artikuluan zehazten diren agintariek (Defentsa Ministerioa eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusia) emango dizkiete.

Aurkeztu beharreko agiriak

Arma-lizentzia.
NANa.

Argibide gehiago

2026/04/28AN GUARDIA ZIBILAREN WEBGUNEAN EGUNERATUTAKO INFORMAZIOA.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Guardia Zibila (9 Zona)

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.