Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Pasabide-lizentziarako zintarria beheratzeko baimena eskatzea.
Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Aukera honek behera kargatu daitezkeen agirien atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskabide-orria inprimatu, bete eta aurkeztu beharko duzu Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Erregistro Osagarrian edo Iruñeko Udaleko Hiria Zaharberritzeko Bulegoan, eskatutako gainerako agiriekin batera. Autolikidaziorik egin behar izanez gero, agiria inprimatu, bete eta ordaintzera joan, eskabidean bertan jasota dauden entitate laguntzaileetako batera, horrek ezarritako ordutegian.
Izapide egiteko>ZANGA-LIZENTZIAREN TASA: metro-kopurua autolikidazioan adierazitako tarifaz biderkatzearen emaitza.
ICIO: Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obraren aurrekontuaren ehunekoa (autolikidazioan adierazitakoa),
BEZa, industria-irabazia eta teknikariaren ordainsariak barne hartu gabe.
Pasabide-lizentziarako zintarria beheratzeko lizentzia fidantza ordaintzetik salbuetsita dago.
Zenbateko hori Gordailuzaintzako bulegoetan zein webgunearen bidez ordain daiteke.
Pasabide-lizentzia eskatu baino lehen edo eskatzearekin batera.
«Pasabide-lizentziarako zintarria beheratzeko eskaera» inprimakia, behar bezala beteta (webgunean eskuragarri).
Pasabide-lizentzia eskatzeko arrazoiaren azalpen laburra.
Kokaleku-planoa.
Obraren aurrekontua.
Merkataritza-lokalen edo eraikin berrien kasuan, obra-lizentziaren edo lokala irekitzeko lizentziaren kopia ere aurkeztuko
da.
Zanga-lizentziarako AUTOLIKIDAZIOA, eskatzailearen izenean behar bezala beteta, ordainketaren egiaztagiriarekin batera (webgunean
eskuragarri).
Agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.
Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera
behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro
elektronikoaren bidez.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko
epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
Urbanizazioari buruzko Ordenantza Orokorra (BOE, 84/11/23koa).
Iruñeko hiriko Trafikoari buruzko Udal Ordenantza (BON, 2009/5/4koa).
23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.
Segurtasunaren eta Osasunaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudia.
2026ko 3. ordenantza fiskala.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 72 ordu.
AURREIKUSITAKO EPEA: bi aste. Hilabete eta erdi, obra handien kasuan.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: Alorreko Zinegotzigo Ordezkaria.