Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Ziudadelako Arma Aretoko beheko solairua erabiltzeko eskaera

Zer da?

Herritarren eskura espazio bat jartzea, artearen, hezkuntzaren, gizartearen eta kulturaren zein hiriaren sustapenaren arloko jarduerak eta/edo ekitaldiak egiteko.

Nork egiten ahal du izapidea?

Garapen kultural eta soziala helburu duten irabazi asmorik gabeko erakundeek.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

www.pamplonaescultura.es/exposiciones-2/ webgunean dagoen berariazko inprimakia.
Kultura Alorrari zuzendutako eskabide orokorra.

Argibide gehiago

Ekitaldi berezi baterako Arma Aretoko beheko solairua erabiltzeko eskaera egiteko urratsak:
1 - www.pamplonaescultura.es webgunean dagoen inprimakia bete.
2 - ciudadela@pamplona.es helbidera posta elektronikoz bidali, erabilgarri dagoen baieztatzeko.
3 - Erabilgarri badago, eskabide orokorra aurkeztu, inprimakiarekin batera, udalaren aurrez aurreko erregistroetan edo erregistro elektronikoan.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kultura eta Jaiak