Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Programaren helburu orokorra gazteei protagonismoa ematea da, Gaztediaren Etxeko instalazioak eskatzen dituzten elkarte, kolektibo, entitate edo gazteek garatutako eta udalaren oniritzia duten jarduera guztiak koordinatuz, kudeatuz eta lagunduz.
Formalki eratutako gazte-entitateei, gazte talde ez-formalei eta banakako gazteei zuzendua.
Doan.
Gazteek egindako ekintzak izan behar dute ekitaldiek, gazteei zuzendutakoak edo Gazteriaren Etxearen ekintzaren esparruan kokatuak, publikoak eta hiriko gazte guztientzat irekiak, eta irabazteko asmorik gabe eginak.
Egin nahi den ekitaldia deskribatzen duen eskaera bete behar da (Gaztediaren Etxean emandako inprimakia).
Ekitaldia ezagutzeko egokia den informazio osagarri guztia: liburuxkak, kartelak, etab.
Edukiak askotarikoak izan daitezke: antzerki-estreinaldiak, erakusketak, hitzaldi-zikloak, kontzertuak, dantza-erakustaldiak,
literatur aurkezpenak, etab.
Doan eskaintzen dira proposamena garatzeko leku fisiko bat, Etxeko materiala (aulkiak eta mahaiak, soinu-ekipoak, proiektagailuak
edo pantailak) eta laguntza teknikoa ekitaldian zehar, tokian bertako ikuskapena barne.