Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Aparkaldi mugatuko eta murriztuko gunea (MUG eta MUR) - Ordezko ibilgailuarendako aldi baterako txartela

Zer da?

Ordezko ibilgailuarendako aldi baterako txartela eskatzea, txartelari dagokion ibilgailua konpontzen duten bitartean.

Nork egiten ahal du izapidea?

Bizilagun-txartelaren jabeak.

Zenbatekoa

Doan.

Eskakizunak

Behin-behineko txartela emateko, konponketak gutxienez astebete iraun beharko du, eta behin-behineko txartelek gehienez 15 eguneko iraupena izango dute. Berritzea beharrezkoa bada, berriz eskatu beharko da. Behin bakarrik eskatu ahal izango da berritzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskatzailearen NANa/AIZa. Datu pertsonalak dituzten agiriak jasotzera hirugarren pertsona bat joaten bada, titularraren idatzizko adostasuna aurkeztu behar du; bertan jaso behar dira titularraren eta informazioa jasotzeko baimendutako pertsonaren identifikazio-datuak (izen-abizenak eta NANa), emandako adostasuna, data eta sinadura.

Titularraren erantzukizunpeko adierazpena edo lantegiak emandako ziurtagiria, adierazten duena aparkatzeko txartela duen ibilgailua konpontzen ari direla, konponketa amaitzeko aurreikusitako data eta ordezko ibilgailuaren matrikula.

Argibide gehiago

Aparkatzeko baimena unean bertan ematen da.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko Ordenantza. NAO, 127. zk., 2007/10/10ekoa.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra