Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Bertsolaritzan hasteko udalaren eskola-programa, Iruñeko Udalak Nafarroako Bertsozale Elkartearekin eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean antolatua.
Iruñeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak.
HELBURUA: ikasleen sormena sustatzea, bertso idatzien eta bat-bateko bertsolaritzaren bidez. Hizkuntzaren zuzentasuna, jendaurreko
azalpena, norberarenganako konfiantza, besteen lanarekiko enpatia eta taldean lan egiteko gaitasuna lantzen ditu. Hizkuntza
eskola-ikasgai bat baino askoz gehiago dela erakusteaz gain, horrela ikasleak euskaraz pentsatzea eta erabilera eta esamolde
berriak ikastea bultzatzen da.
Programak hainbat jarduera osagarri antolatzea, bertsoak biltzea eta parte hartzen duten ikastetxeetan bertan bertsolarien
emanaldiak antolatzea barne hartzen du.
Iruñeko Udaleko Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorra - Hezkuntza