Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Nafarroako aterpekide-txartela

Zer da?

Nazioartean aitortutako txartela, aterpetxeak eta babeslekuak erabiltzea errazteko.

Nork egiten ahal du izapidea?

14 eta 29 urte bitarteko gazteak (biak barne).
30 urtetik gorako helduak.
Heldu bat edo bi eta 14 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiak.
Gutxienez 10 pertsonako taldeak, elkarteak, erakundeak, etab.

Zenbatekoa

Kontsultatu unitate izapidegilean.

Eskatzeko baldintzak

Txartelak urtebeteko indarraldia du, ematen den egunetik hasita.
HONETARAKO BALIO DU:
Nafarroako Gazte Aterpetxeen Sarea: ostatu eta aterpetxeak.
Espainiako Gazte Aterpetxeen Sarea: gazte-aterpetxeak.
Nazioarteko Gazte Aterpetxeen Federazioa: aterpetxeak.
Europako Erkidegoko Gazte Aterpetxeen Federazioa: aterpetxeak.
Latinoamerikako Gazte Aterpetxeen Informazio eta Garapenerako Zentroa: aterpetxeak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide-inprimakia (gaztelaniaz/euskaraz) beterik, dokumentazio honekin batera:
Gazte-txartela: NANa edo pasaportea
Helduen txartela: NANa edo pasaportea
Talde-txartela: IFK edo arduradunaren NANa
Familia-txartela: helduen NANa
Dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria

Interneteko helbidea

Organo kudeatzailea

Gazteentzako Informazioaren Koordinazio Zentroa - Gazteentzako Informazio Bulegoa

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.