Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Edozein udal-kiroldegitan egunero libre dauden orduak eskatzea, pertsona edo entitateendako

Zer da?

Edozein udal-kiroldegitan libre dauden orduak eskatzea, egun bererako edo biharamunerako.

Nork egiten ahal du izapidea?

Udal-kiroldegietan libre dauden orduak noizbehinka erabili nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen prezio publikoen arauaren arabera dagokiona (ikus lotutako fitxa).

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Aurrez aurre eta telefonoz.

Kiroldegi guztietarako, Mendillorriko Trinket-kiroldegirako izan ezik:
Urte osoan eska daitezke, 948-152278 telefonoan, erabili aurreko egunean, 15:00etatik aurrera.
Izena, NANa eta harremanetarako telefonoa eman behar dira.
Erabiltzeko lehentasuna eskaeren hurrenkeraren arabera ezarriko da.

Mendillorriko Trinket-kiroldegirako:
Urte osoan eska daitezke, 948-161607 telefonoan, erabili aurreko egunean, 15:00etatik aurrera.
Izena, NANa eta harremanetarako telefonoa eman behar dira.
Erabiltzeko lehentasuna eskaeren hurrenkeraren arabera ezarriko da.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: 2026ko ordenantza fiskala, 2. araua (I. epigrafea).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kirola