Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Eremu publikoaren okupazioa - Publizitate-elementuak

Zer da?

Eremu publikoa publizitate-elementuen bidez okupatzeko baimen-eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Enpresa iragarlea.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honek behera kargatu daitezkeen agirien atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzaten, agiriak inprimatu, bete eta aurkeztu behar dituzu Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Erregistro Osagarrian, eskatutako gainerako agiriekin batera. Autolikidaziorik egin behar izanez gero, agiria inprimatu, bete eta ordaintzera joan, eskabidean bertan jasota dauden entitate laguntzaileetako batera, horrek ezarritako ordutegian.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honek behera kargatu daitezkeen agirien atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzaten, agiriak inprimatu, bete eta aurkeztu behar dituzu Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Erregistro Osagarrian, eskatutako gainerako agiriekin batera. Autolikidaziorik egin behar izanez gero, agiria inprimatu, bete eta ordaintzera joan, eskabidean bertan jasota dauden entitate laguntzaileetako batera, horrek ezarritako ordutegian.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Edozein euskarritan modu finkoan edo behin-behinean paratutako iragarkiak, paratutako elementuaren m2 eta egun bakoitzeko: 0,59 euro.

Eskatzeko baldintzak

Elementuak instalatu aurretikoa.

Eskakizunak

Kasu hauetan emango da publizitate-iragarkiak instalatzeko baimena:
Oin berriko obrak edo jadanik badiren eraikinen elementu komunak zaharberritzeko obrak egiten ari direnean, baimena ematen ahalko da fatxadetan, aldamioetan, hesietan edo antzeko instalazio osagarrietan publizitatea jartzeko. Udalak aldamiorik instalatzen badu eraikina zaharberritzeko laguntza jaso duen obra batean, beretzat gordeko du aipatu aldamioetan publizitatea jartzeko aukera.
Baimena ematen ahalko da, behin obra-lizentzia eskatuta, eraikinen elementu komunak eraberritu (ordeztu) edo zaharberritu behar zaizkien fatxadetan publizitate-elementuak paratzeko, betiere iragarkiaren edukia egin beharreko obraren ezaugarriei edo baldintzei badagokie.
Baimena emanen da ekipamendu-erabileretarako eraikinen fatxadetan publizitate-elementuak paratzeko, baldin eta iragarkiaren edukia kasuan kasuko eraikinean gauzatzen den jardunari badagokio.

Aurkeztu beharreko agiriak

PUBLIZITATE-ELEMENTUA EDO ELEMENTUAK INSTALATUKO DIREN OBRA:
Dagoeneko obra-lizentzia duten fatxada, hesi eta aldamioetan paratu beharreko publizitate-elementuen kasuan, espediente-zenbakia, obra-lizentzia emateko ebazpena edo, hala badagokio, prozedura laburtuaren edo jakinaraziaren bidez emandako lizentziaren data adierazi behar dira.
Berritu edo birgaituko diren eraikinen fatxadetan paratu beharreko publizitate-elementuen kasuan, obra-lizentzia eskatu den data adierazi behar da:
Kokalekua.
Publizitate-elementuen azalera (m2-tan).
Jabari publikoa okupatzeko aurreikusitako iraupena (egunetan).
Berritu edo birgaituko diren eraikinen fatxadetan paratu beharreko publizitate-elementuen kasuan, horiek paratzeko baimena obrak amaitzen direnean bukatuko da edo, hala badagokio, prozeduraren edo lizentziaren beraren iraungitasuna edo atzera egitea deklaratzen den egunean.
Agiri pertsonalak.
Pertsona fisiko edo juridiko baten ordezkari gisa arituz gero:
Ordezkatutako pertsonaren NANaren fotokopia.
Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
Jabari publikoaren okupazioari buruzko berariazko agiriak.
Kokapen-planoa, egin nahi den jabari publikoaren okupazioa adierazita.
Obrako segurtasun-koordinatzailea edo jabari publikoko lurretan paratu beharreko elementuen instalazioaz eta funtzionamenduaz arduratzen den pertsona izendatu eta kontratatu izanaren egiaztagiria.

Agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.

Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro elektronikoaren bidez.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Argibide gehiago

Publizitate-elementuak paratzeko, ezinbestekoa da obra-lizentzia edukitzea eta horiek gauzatzea. Hori horrela, obra-lizentzia ukatu edo prozeduraren zein lizentziaren iraungitasuna edo atzera egitea deklaratuz gero, bertan behera geldituko dira, automatikoki, publizitate-elementuak paratzeko baimenaren eraginak.

Baimena unean bertan ematen da, dokumentazio guztia zuzena bada.


ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari.

Araudia

Fatxadetan publizitatea paratzeari buruzko xedapen interpretatzailea eta argigarria (DAL 25/06/2010 - 1/UV) (BON, 90. zk., 2010/07/26koa).
Hirigintzako prozedurari buruzko Ordenantza (BOE, 1984/11/23koa).
Jabari publikoa hesi, aldamio eta obren bestelako elementu osagarriekin okupatzeko prozedura-eskuliburua (2001eko abenduaren 24ko Hirigintzako Ebazpena).
2026ko 20. ordenantza fiskala (IV. epigrafea).

LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

Lotutako agiriak