Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Iruñeko Udalean eskura dauden datu pertsonalak kentzea, kasu hauetan: haiek jasotzeko arrazoi izan ziren helburuei dagokienez beharrezkoak ez direnean, interesdunak adostasuna ezeztatzen duenean, interesdunak tratamenduari kontra egiten dionean eta legez kontra tratatu direnean.
Edozein pertsona fisikok.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Doan.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Interesdunak bakarrik baliatu ahal izango du bertan behera uzteko eskubidea, salbu eta kaltetua eskubide hori erabiltzea eragozten
dion ezintasun-egoeran badago edo adin txikikoa bada. Legezko ordezkariaren esku utzi ahal izango du eskubide hori, baina,
kasu horretan, egoera hori egiaztatu egin beharko da.
Borondatezko ordezkariaren bidez ere gauzatu ahal izango da, zeina eskubide hori erabiltzeko berariaz izendatuko baita. Kasu
horretan, argi eta garbi egiaztatu beharko da ordezkatuaren nortasuna, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia edo haren baliokide
den agiri bat eta hark emandako ordezkaritza-agiria aurkeztuta.
Bertan behera utzi beharreko datuak adieraztea, bertan behera uzteko eskaera justifikatzeko agiriekin batera.
NANaren/AIZaren edo pasaportearen kopia (indarrean egon behar du).
EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari
eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen
duena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.
1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko
Erregelamendua onesten duena.
EBAZTEKO EPEA: 1 hilabete.
EBAZPENA: Alkatetza.
UKATZEA: Iruñeko Udalak datu pertsonalak ezabatzea ukatu ahal izango du tratamendua beharrezkoa denean legezko betebehar bat
betetzeko, artxibatze-helburuetarako, formulariorako eta erreklamazio bat gauzatu eta defendatzeko.