Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

MUG eta MUR - Txartel-eskaera, zenbait lanbidetakoek 120 minututik gorako aparkaldiak ordaintzeko

Zer da?

Araututako eremu urdin eta laranjetan 120 minututik gorako aparkaldiak ordaintzeko txartela eskatzea edo lortzea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Enpresa-jarduerei eta lan hori egiteko nahitaez garraio hori behar duten profesionalei lotutako ibilgailuak.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

ESKATZEKO EDO ESKURATZEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorra.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Eskaera aurkeztutakoan, berehala edo epe laburrean, baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei lanbide-txartela eta bereizgarri itsasgarria emango zaizkie. Bereizgarria baimendutako ibilgailuaren haizetakoan paratu beharko da.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Nafarroan helbideratutako pertsona fisiko edo juridikoa izatea.
Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea iturgintzarako (504.2 epigrafea), elektrizitate-jardueretarako (504.1 epigrafea) edo egiten duten lanaren ezaugarriengatik ehun eta hogei minutu baino gehiagoz aparkatzeko beharra duten beste jarduera batzuetarako.
Zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuak izatea.
Iruñeko Udalarekin zorrik ez izatea betearazteko epean.
Ibilgailuak baimena eskatzen duenaren izenean egon behar du, eta aseguru eta ikuskaritza teknikoko betebeharrak egunean izan behar ditu.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabideak alor honetan aurkeztuko dira, txartel profesionala eskatzen duen pertsonaren datuak eta aparkatu nahi den ibilgailuarenak adierazita, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Erakundearen IFZren kopia.
Eskatzailearen NANa/AIZa. Pertsona fisikoen kasuan, hirugarren bat joaten bada izaera pertsonaleko datuak dituen dokumentazioa jasotzera, titularraren idatzizko baimena aurkeztu beharko du; bertan, hauek egon behar dute jasota: titularra eta informazioa jasotzeko baimendutako pertsona identifikatzeko datuak (izena, abizenak eta NANa), emandako baimena, data eta sinadura.
Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dagoela ziurtatzen duten agiriak (ez dira beharrezkoak izango Iruñeko Udalean alta emanda badago).
Zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuak izatearen egiaztagiria.

Argibide gehiago

Diru-txartel berezi bat eta baimendutako autoan jartzeko eranskailu bat dira.
EGUNEKO GEHIENEKO DENBORA: 570 minutu.
Txartela aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuetan dagoen edozein makinatan kargatu ahal izango da.
Eremu urdinetan egindako ordainketek sektore guztietako eremu urdinetarako eta laranjetarako balio dute, eta, eremu laranjan egindakoek, sektore guztietako eremu laranjetarako.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra

Lotutako agiriak