Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Bizigarritasun Zedula ematea - Lehendik dagoen etxebizitza eta berritzea (Nafarroako Gobernua)

Zer da?

Etxebizitzak bizigarritasun-baldintzak betetzen dituela bermatzen duen bizigarritasun-zedula lortzea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Lehendik dagoen etxebizitza baten jabeak (alokairu-kasuetan, maizterrak berak ere eska ditzake).

Nola egiten da izapidea?

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-inprimakia (DIN A4).
Eskrituraren kopia osoa edo erregistroko ohar soila, etxebizitzaren egungo titulartasuna egiaztatzen duena.
Aurreko zedularik badago, haren kopia aurkeztu edo haren zenbakia adierazi eskabidean.

Argibide gehiago

Zedulek indarraldi mugatua dute; hura amaitutakoan berritzea eskatu behar da.

Araudia

5/2006 Foru Dekretua, 142/2004 Foru Dekretua aldatzen duena.
142/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak arautzen dituena.

Interneteko helbidea

Organo kudeatzailea

Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusia (Nafarroako Gobernua)

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.