Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Ustez legearen aurkakoa den gertakari edo ez-egite baten berri ematea.
Legez kontrako gertakari edo ez-egite baten biktima, lekuko edo kaltetu direla uste duten adinez nagusiak.
Biktima emantzipatu gabeko adingabea edo desgaitasun intelektuala edo psikikoa duen pertsona bada, haren jagoletza, zaintza
edo tutoretza dutenek haren izenean salatu ahal izanen dute, beren izaera agiri bidez egiaztatuta.
Salaketak Internet bidez edo Foruzaingoaren polizia-etxeetan egin daitezke.
Internet bidezko salaketa-sistemak kasu gehienetarako balio du (adibidez, nahita eragindako kalteak, galera, lapurreta, kreditu-txarteleko
edo banku-kontuko iruzurra, etab.), baina salbuespen batzuetan salaketa polizia-etxe batean jarri behar da:
Salatu nahi den gertakaria indarkeria fisikoarekin edo larderiarekin gertatu bada.
Indarkeriazko edo sexu-izaerako gertakariak badira. Gertakari horiek banakako tratamendua eskatzen dute polizia-etxean, eta
biktimari arreta zuzena, berehalakoa, espezializatua eta pertsonalizatua ematea dakarte.
Gertakarien egileak erabat identifikatu badaitezke.
Delitua ikusi ahal izan duten lekukoak daudela jakinez gero.
Sistema modu desegokian erabiltzeak, arau-hauste penal baten biktima-itxurak eginez edo gertatu ez den eta esku-hartze prozesalak eragiten dituen gertakari bat salatuz, erantzukizun penalak eragin litzake.
TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA: Zerbitzu honek tramitazio elektronikoa eskaintzen du, Nafarroako Gobernuaren webgunean jasotzen den Zerbitzuen Katalogoaren bidez
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.