Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Administrazio-errekurtsoa aurkeztea Udalaren zirkulazio-isunen aurka

Zer da?

Zirkulazio-isunen aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztea Udalean.

Nork egiten ahal du izapidea?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Errekurtsoa aurkezteko jarraibideak salaketaren edo zehapenaren jakinarazpen-inprimakietan datoz.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Edozein erregistro publiko.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra, errekurtsoaren testua barne duela, edo errekurtsoa barne duen edozein idatzi. Eskaera eskuratzeko, egin klik "Tramitatu" estekan.
Erreklamazioa jartzeko arrazoia ekonomikoa denean, bankuko kontuaren zenbakia adierazi behar da.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (BOE, 236. zk., 2015/10/02koa).
EBAZPENA: kasu bakoitzean eskumena duen organoak.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra