*Eman beharreko datuak
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 39/2015 legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 10. artikuluan eta 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena, 11.2 f artikuluan ezarritakoa betez, egoitza honen bitartez egiaztatzen ahalko da Iruñeko Udalak emandako agiriak -zeinak egiaztapen-kode seguru bidez autentifikatu baitira- osoak eta benetakoak direla.
Esku artean duzun agiria Iruñeko Udalak emandakoa dela eta jatorrizkoarekin bat datorrela egiaztatzeko, ezinbestekoa da egiaztapen-kode segurua sartzea. Kodea agiriaren lehenengo orrialdearen orri-oinean ikus dezakezu. Ondoren, klik egin Egiaztatu botoian.
Agiria Udalaren datu-baseetan aurkituz gero, haren ezaugarriak erakutsi eta ikusteko aukera izanen duzu. Ez bada aurkitzen, akatsa adierazten duen oharra ikusiko duzu, eta aukera emanen da Datuak garbitu botoian klik egiteko edo kodea berrikusi, behar dena aldatu eta berriz ere egiaztatzeko.