Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak 2017ko sanferminen berri emateko akreditazio-prozesua abiatu du

Iruñeko Udalak 2017ko sanferminen berri emateko akreditazio-prozesua abiatu du

Aurten on-line aplikazio bat estreinatuko da, sistema hobetu eta komunikabideen zein profesional grafikoen eskakizunak bideratzeko

Iruñeko Udalak komunikabideek zein profesional grafikoek 2017ko sanferminen berri emateko akreditazio-prozesua abiatu du. Aurten sistema berri bat estreinatuko da, on-line aplikazio baten bidez. Hala, komunikabideek zuzenean akreditatu nahi dituzten pertsonen datuak sartu eta aldatu ditzakete, nahi beste aldiz, ekainaren 15era arte. Sistemara sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza beharrezkoak dira, eta horiek eskuratzeko aurrez SFacreditaciones@pamplona.es helbide elektronikora idatzi behar da.

Ekainaren 15ean, gauerdian, sistema itxiko da Udaleko komunikazio zerbitzuak jasotako eskabideak baloratu ahal izateko eta egiaztagiriak esleitzeko. Udalak hiru jardueretarako egiaztagiriak emango ditu: txupinazoa, Gaixoa ni eta festetako zortzi entzierroak. Iaz mundu osoko 115 komunikabidetako 400 profesional grafiko eta kazetari baino gehiago akreditatu ziren. Sanferminen berri ematera etorri ziren -bereziki entzierroen berri- 15 herrialdetako freelance argazkilariak, estatuko zein nazioarteko agentziak, hainbat herrialdetako egunkariak, irratiak, zine- eta telebista-ekoiztetxeak. Estatu Batuak, Argentina, Txina, Erresuma Batua, Eslovenia, Frantzia, Turkia, Txekiar Errepublika, Filipinak, Italia, Alemania, Suedia, Holanda, Kolonbia eta Espainia.

Egiaztagiriak uztailaren lehen egunetan banatuko dira Nazioarteko Prentsa Bulegoan. Bulego hori Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kazetarien Elkarteak elkarlanean abiatutako proiektua da, jaietan komunikabideek erreferentziazko gune bat edukitzea helburu duena. Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean kokatuta egongo da berriz ere.

Iaz bezala, eskabideekin batera akreditatuen segurtasunari buruzko erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko da, bai eta eskabidearen justifikazioa ere, garatuko den proiektuaren azalpen gisa.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 19an.

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI