1. Hasi
  2. Lege-oharra

Lege-oharra

Oinarrizko datuak

  • Domeinua: http://www.pamplona.es
  • Titularra: Iruñeko Udala
  • Egoitzaren helbidea: Udaletxe plaza, z.g., 31001 (Iruña)
  • Tel.: 010 (948 420 100 sakelakoetatik edo Iruñetik kanpo hots egiten baduzue)
  • Posta elektronikoa: pamplona@pamplona.es
  • IFK: P – 3120100 G

Legeria

  • Web honek, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legearekin (IGZMELarekin) bat datorren informazio orokorra erakusten du. Urriaren 12ko 34/2002 Legea.
  • Iruñeko Udala, kontrakoa adierazten ez den bitartean, pamplona.es atariaren, bertan ageri diren diseinu grafikoen, informazioen eta kodigoen titular da. Jabego intelektualari buruzko legeriak babesten ditu horiek guztiak.

Definizioa

  • Web gune honetan sartzea doakoa da eta ikusteko ez duzu erregistratu edo harpidetu behar.
  • Iruñeko Udala da www.pamplona.es interneteko domeinuaren titularra. Web orria dela medio, Udalak hiriaren eta udal erakundearen inguruko informazio orokorra eskaintzen du, denon interesekoa dena.
  • Udal araudien inguruko testuak informatiboak dira soilik, eta ez dute balio juridikorik. Ez dira lotesleak. Hortaz, ez dute balio prozedura juridiko edo administratiboak ebazteko. Azken horiek espresuki aplikatu behar zaizkien lege edo erregelamenduko arauei estu loturik daude. Xede juridikoetarako, aldizkari eta egunkari ofizialetan argitaratutako testuak kontsultatu behar dira.

Erantzunkizunak

  • Iruñeko Udalak bere web orriko informazioa eguneratzen du eta egon litezkeen akatsak antzeman bezain pronto zuzentzen ditu. Nolanahi ere, Udalak ez du bermatzen zenbait unetan akatsik edo eguneratze faltarik egongo ez denik.
  • Iruñeko Udalak konfigurazioa eta sartzeko baldintza orokorrak alda ditzake. Era beran, pamplona.es gunean ageri den informazioa ezabatu edo eguneratu dezake, aldez aurretik abisatu gabe eta noiznahi.
  • Zerbitzuak mantendu, konpondu, eguneratu edo hobetzeko eragiketak egin behar izanez gero, Iruñeko Udalak webgune honetan sartzeko aukera aldi baterako eteteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Horrez gain, beretzat gordetzen du zerbitzuak eskaini edo eteteko eskubidea ere, ahaztu gabe bere erabiltzaileei erabaki hori aditzera ematen saiatuko dela, baldin eta inguruabarrek ahalbidetzen badiote.
  • Erabiltzailearen erantzukizunpean geratzen dira atari hau eta bertan ageri den informazioa erabiltzea. Iruñeko Udala ez da sarbide edo webgune honetako informazioa erabiltzeagatik gerta litezkeen ondorioen, kalte edo galeren erantzule izango.
  • Besteek ezin izango dute "framing” harremana ezarri bere web orrien eta web orri honen artean. pamplona.es orritik kanpoko zenbait orritarako estekak daude. Iruñeko Udalak orri horiek interesgarritzat jortzen ditu, baina ez da haien erantzule egiten.
  • Erabiltzaileak domeinu honetan ageri diren edukiak jaitsi ditzake, beti ere merkataritza xedeaz edo erabilera pribaturako. Aipatutako edukiak, horretarako baimena espresuki izan ezean, ezin dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, publikoki jakinarazi, utzi edo eraldatu.

Datuen babesa

  • Webguneak hainbat zerbitzu jaso ahal izateko eskaintzen dituen inprimaki edo izapideak betetzean erabiltzaileek emandako izaera pertsonaleko datuak erregistraturik gera daitezke Iruñeko Udalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzian deklaratuta dituen fitxategietako batean. Datu horiek Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta hori garatzen duten arauek ezarritakoarekin bat prozesatuko dira, eta zein administrazio-prozeduratarako eskatu diren eta horri dagozkion izapideak kudeatze aldera erabiliko dira.
  • Iruñeko Udalaren fitxategi batean datu pertsonalak jasota dituzten pertsonek datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea gauzatzen ahalko dute, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2, 31001 Iruña) edo Egoitza Elektronikoaren www.pamplona.es helbidera joaz.

Informatzeko betebeharra

  • Kameraz zaindutako jarduerei buruzko oharra
    • o Eremu publikoetan segurtasuna bermatzeko helburuz, bideo-zaintzako hainbat kamera jarri dira hiriko zenbait tokitan, herritarren eta esparruen segurtasuna babeste aldera.
    • o Web orri honen bitartez, jakitera ematen diegu interesdunei jasotako izaera pertsonaleko datuak Iruñeko Udalarena den Bideo-zaintzako kamerak izeneko fitxategian sartzen ahalko direla, bideo-zaintza egiteko eta trafikoa kontrolatzeko helburuz. Halaber, jakitera ematen da herritarrek badutela datuetan sartu eta horiek ezerezteko eskubidea, Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2, 31001 Iruña) edo Egoitza Elektronikoaren www.pamplona.es helbidera joaz.
  • 092 telefonora egindako deien grabaketari buruzko oharra
    • o Konstituzioak aitortzen dituen eskubide eta askatasunak eta herritarren segurtasuna bermatzeko helburuz, 092 telefonoan jasotako deiak grabatu egiten dira. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu deien grabazioak eta telefono zenbakiak Iruñeko Udalarena den Udaltzaingoaren Grabazioak izeneko fitxategi batean sartuko direla. Halaber, jakitera ematen da herritarrek badutela datuetan sartu eta horiek ezerezteko eskubidea, Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2, 31001 Iruña) edo Egoitza Elektronikoaren www.pamplona.es helbidera joaz.

pamplona.es web orrian sartzean, erabiltzaileak arauak nahiz arestian zehaztutako baldintzak onartzen dituela ulertzen dugu.

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Partekatu