1. Hasi
  2. Hiria
  3. Ingurumena
  4. Energia Agentzia

Energia Agentzia

Iruñeko Energia Agentziaren fatxada

Nor gara?

Iruñeko Udaleko Energia Agentzia Iruñeko Udalaren baitako zerbitzua da, 2001eko maiatzaz geroztik, Garapen Iraunkorreko Alorrari atxikia.

Iruñeko Energia Agentziak, besteak beste, ondoko sariak jaso ditu:

  • Ingurumen-ekimen hoberenarendako saria, Garrigues Ingurumen-kontsultoriak eta Expansión taldeak IESErekin lankidetzan antolatutako Ingurumeneko V. sarien baitan.
  • Aipamen berezia, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak antolatutako Tokian tokiko garapen jasangarrirako praktika onen II. lehiaketan, Eguzki instalazio fotovoltaikoak, monitorizazio ekipodunak, Iruñeko ikastetxeetan izeneko proiektuarekin.
  • Saria, Tokiko Agenda 21ekin batera, UNICEFek antolatutako Haurtzaroaren Eskubideak eta Tokiko Politika Lehiaketaren deialdian, Iraunkortasunaren aldeko heziketa: San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoa, Ikastetxe Fotovoltaikoen Sarea, Energia aurkitu eta konta ezazu izeneko ekimenaren bidez.
  • Saria, 2006ko EGUZKI SARIEN a) Hiriak, udalerriak, udal-zerbitzuak kategorian, Iruñeko Ikastetxe Fotovoltaikoen Sarea izeneko proiektuarekin.

Helburuak

  • Energia aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko neurriak hartzea, energia zentzuz erabil dezagun.
  • Udalerria energia aurrezteko engaiatzea, energia berriztagarriak bereziki sustatuz.
  • Informazioa, aholkuak eta sentsibilizazioa hiritarrengana iristaraztea, energia kontsumoaren alderdien berri emanez.

Zerbitzuak eta jarduketak

  • Energia Aurrezteko Udal Plana garatu eta abiaraztea.
  • Doaneko informazioa eta aholkularitza eskaintzea partikularrei, profesionalei, enpresei eta administrazioei, ondokoei buruz: energia berriztagarriak (diru-laguntzak, prestazio-sistemak, instalazio-enpresak, etab.) eta energia aurrezteko baliabideak (klimatizazio eta berokuntza-sistemak, etab.). Aholkuak ematen dituzte, energia-proiektuetan gauzatzeko, teknika, ekonomia, finantzazio eta administrazioaz bezainbatean, argibide-triptikoak, esku-orriak eta koadernoak banatuz.
  • Herritarren prestakuntza eta sentsibilizazioa, horretarako dibulgazio kanpainak, hitzaldiak, solasaldiak eta jardunaldiak antolatuz. Prestakuntza ikastaldeei, teknikariei, merkatariei eta abarri zuzenduta dago, ondoko gaiak aztergai hartuta: energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna, teknologia berriak eta energia berriztagarriak.
  • Ingurumen-azterlanak, -txostenak, -programak eta -auditoretzak egiten dituzte, eguzki-instalazio termikoak eta fotovoltaikoak sustatzeari buruz, Iruñeko eguzki-energiari buruzko Ordenantzari men egin behar dioten proiektuen azterketa egiten dute, lizentzia emateko, eta lankidetzan aritzen dira, hala nazioan nola nazioartean.

Helbidea eta harremanetarako datuak

Kale Uztarroz, zk.g., 1. solairua - 31014 Iruña

Telefonoa: 948-229572

Faxa: 948-315195

agencia.energetica@pamplona.es

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera (08:30 - 14:30).

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Museoaren Webgunea

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI