1. Hasi
  2. Gaur egungoa
  3. Agenda

Iruñeko agenda 2019, urtarrilak 16

Round cifu

Hitzaldia: "Round Cifu"

UrtarriJAZZ zikloan aurrera, Juan Claudio Cifuentes Cifu kazetari, dibulgatzaile eta batez ere jazz-zale sutsua izandakoari buruzko hitzaldi bat emango du Antoni Juan Pastor mediku eta jazz-adituak, Sanduzelaiko Civivoxean, 19:30ean. Sarrera librea da, gonbidapenak aldez aurretik hartuta.

Tokia: Sanduzelaiko Civivoxa

Data: urtarrilak 16, asteazkena. 19:30


Saskigintza-lantegia

Asteazkenean, Ingurumen Hezkuntzako Museoan saskigintza-saioa egingo da, non gaztainondo eta zumearekin modu praktikoan lan egiten ikasiko baita. Saioa 17:00etatik 19:30era izango da, 30 urtetik gorako eskarmentua duten Lourdes Etxaniz eta Iñaki Agirrezabala artisauen eskutik. Parte-hartzea librea da, baina leku-kopurua mugatua denez, herritarrendako 010 arreta telefonoaren bidez eman behar da izena.

Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Data: urtarrilak 16, asteazkena. 17:00 - 19:30


Erakusketa: Bada edo ez da

Ziudadelako Arma Aretoa artearen bidez imajinatu eta jolasteko gune bilakatuko da Bada edo ez da erakusketa dela-eta, Udalaren Arte Garaikidearen bildumaren eta Pi Fernandinoren bildumaren 39 lan jasotzen dituen eta otsailaren 24ra arte instalatuta egongo den erakusketa. Erakusketa haurren begiradatik dago eginda eta lan hautatuek errealitatearen mugak tentuz ukitzen dituzte, irudimen-kontakizunetarako tartea uzten dute, eta, gauza arruntak abiapuntu, istorio bitxiak kontatzen dituzte.

Lekua: Ziudadelako Arma Aretoa

Data: otsailaren 24ra arte



Iruña kultura da

Webgunean sartu

Hilabete honetan Iruñean

  • Mes anterior
  • 2019ko urtarrila
  • Mes siguiente

AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Agendan bilatu

Noiz (Noiztik / Noiz arte)

Udala adi duzu

948 420 100, Iruñeaz kanpotik eta mugikorretik deituz gero

Ekitaldi edo jardueraren bat falta dela sumatzen baduzu, bidali ezazu mezu bat 010@pamplona.es helbide elektronikora, edo deitu 010 telefonora


© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI