Igandean, Narratibako VII. literatur jardunaldien barruan, familiendako Fabulantes ikuskizuna taularatuko da, Kondestable Civivoxean, Trokolo Teatro konpainiaren eskutik. Ramón Marco eta Sergio de Andrés aktoreek parte hartuko dute. Ikuskizuna 12:00etan hasiko da, eta sarrera librea da.
Tokia: Kondestable Civivoxa
Data: apirilak 22, igandea. 12:00
Carlos Puig artista iruindarrak naturan barna bidaiatzeko gonbita egiten digu Ziudadelako Bolborategian ikusgai duen Txangoak erakusketaren bidez. Bisitariek aukera izango dute Sorogaineko ibarrean barna ibiltzeko, baso baten barruan sartzeko, Arga ibaian arrantza egiteko, Esa edo Erronkariko errepideetatik gidatzeko, Iruñeko Alde Zaharreko merkatura hurbiltzeko edo Media Luna parkean paseoan ibiltzeko. Maiatzaren 6ra bitarte egongo da ikusgai.
Tokia: Ziudadelako Mistoen eraikina
Data: maiatzaren 6ra bitarte
948 420 100, Iruñeaz kanpotik eta mugikorretik deituz gero
Ekitaldi edo jardueraren bat falta dela sumatzen baduzu, bidali ezazu mezu bat 010@pamplona.es helbide elektronikora, edo deitu 010 telefonora
© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es